'Euskal Herria: Ezkutuko zorra' ikus-entzunezkoa gaur

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 27a, 17:00

Aretxabaletako Udalak antolatuta, ekologia ardatz duen ikus-entzunezkoa eskainiko dute gaur, Zaraia aretoan, 19:00etan hasita.

Euskal Herria. Ezkutuko zorra lana emango dute, eta horren osterako antolatuta dagoen hizketaldian, herritarrek iritzi, ideia eta beste konpartitzeko aukera izango dute.

Iparraldeko herriei kritika

"Historikoki gure kontsumorako zein industriarako erabiltzen ziren lehengaien jatorria Euskal Herrian zegoen, batez ere. Gaur egun, ordea, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira". Hala hasten da  Zaraian eskainiko duten dokumentala.

Jarraian, Iparraldeko herriek modu horretan jarduteak Hegoaldeko herrialdeetan kalte ekologiko eta sozialak eragiten dituela azaltzen du Ekologistak Martxanek egindako lanak.

Olaizek gidatutako solasaldia

Ekitaldian parte hartuko du Kepa Olaizek, Ekologistak Martxan taldeko kideak. Hori horrela, bertaratzen direnek bideoa ikusi ostean Olaizek berak gidatutako solasaldian parte hartu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak