Aretxabaletar ugari hondakinen gaineko azken bileran

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 14a, 18:45

Gaur goizean egin dute Aretxabaletan hondakinen arazoen gaineko azken bilera informatzailea. Oraingoan herritarrek hartu dute parte eta gutxi gorabehera 50 izan dira Arkupen gaiari buruzko informazioa entzun eta galderak egitera bertaratu diren lagunak.

Udalak sortutako Hondakinen Mahaiko azken taldea (herritarrek osatutakoa) elkartu da goizean pare bat orduz Arkupen, hondakinek sortzen dituzten arazoez berba egiteko. Euskarazko eta gaztelaniazko saioak egin dituzte gainera eta gutxi gorabehera 50 lagun inguruk parte hartu dute.

Ez dira gutxi izan herritarrek izan dituzten zalantzak eta kexak eta Mankomunitateko informatzaileek bai eta Aretxabaletako Ingurumen zinegotzi Lore Martinezek ere banan-banan erantzun dituzte guztiak.

Balorazio ona, baina parte hartze txikia

Lore Martinezek positiboki baloratu du bilera hauek izan duten erantzuna. Dena dela, guztia ez da baikorra izan bere esanetan: "Aretxabaletan 7.000 biztanle inguru gara ia eta soilik 120 inguru etorri dira. Aukera, behintzat egon da zalantzak eta azaldu eta argitzeko". 

Lehenengo fasea amaituta, bigarrenarekin ekingo diote irailean. Oduan sistema beraren xehetasunak erabakiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak