Hondakinen arazoari buruz egingo dute berba Mankomunitateko bi informatzailek eta ondoren, talde horretan sortutako galderei erantzuten saiatuko dira.
Asteon hasi dira hondakinen gainean informazioa emateko bilerak egiten. Martitzenean izan zen aurrenekoa eta orduan, ostalariak, merkatariak eta elkarte gastronomikoetako kideak elkartu ziren. Hamabost lagun bertaratu ziren Mankomunitateko informatzaileek esateko zituztenak entzuteko.
Datozen asteotan egingo dituzten bilkuretan hondakinek sortzen dituzten arazoen nondik norakoak azalduko dituzte Jon Albizu eta Olatz Izagirre informatzaileek. Gainera, Hondakinen Mahaiaren bileretara bertatzen direnek Oñatin zein Bergaran jarraituko dituzten eredu ezberdinei buruzko datuak ere jasoko dituzte.
Esan bezala, gaur egingo dute bigarren bilera Aretxabaletan, 18:30ean Arkupen, eta hezkuntza arloari zein jubilatuei zuzenduta egongo da. Maiatzaren 30ean zero zaborraren eta 5. edukiontziaren aldekoen txanda izango da eta industriari zuzendutakoa, maiatzaren 2an, eguena. Maiatzen 7an landagunekoak bilduko dira eta amaitzeko, maiatzaren 11n herritar guztiak daude gonbidatuta Arkupeko saiora, 11:00etan.