Zuhaitzaren Eguna domeka honetan izango da

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 8a

Urkiak, haritzak, ezkiak, sahatsak, lizarrak, pago lizarrak, arteak eta gorostiak. Horiexek landatuko dituzte aurtengo Zuhaitzaren Egunean Aretxabaletan.

Domekan izango da hitzordua, eta aurtengoan, Ospital etxe inguruan egingo dute landaketa. Bertara joateko 11:00etan elkartuko dira Herriko Plazan.

Herritarrei deia

Almen eta Kurtzebarriko ikasleek esku hartuko dute Zuhaitzaren Egunean. Baina Udalak dei egin die herritar guztiei parte har dezaten. "Ingurumen Sailetik aretxabaletar guztiok, baita irakasle zein gurasook ere, gonbidatzen zaituztegu parte hartzera, eta ondoren egingo dugun hamaiketakora ere". Udalarekin elkarlanean Landaketa Taldie arituko da, aurrenekoz, guztia koordinatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak