Egitasmoaren harira, Aretxabaletako Udalak jarritako baldintzak izan ditu kontuan Mankomunitateak proposamenak baloratzerakoan: hain justu, hondakinen bilketa gaika egitea, biztanleriaren %100ak derrigorrez parte hartzea, bilketa pertsonalizatua egitea eta, gutxienez, %80ko birziklatze-tasak lortzea.
Hil amaierara arte egongo da zabalik erakusketa, honako ordutegian: astelehenetik egubakoitzera bitartean, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, goizean.
Hemen, sei proposamenak eta erantzunak, osorik:
'Ideien Zaparrada' Aretxabaletan: proposamenak eta erantzunak by Goiena Komunikazio Taldea