Zuhaitz landatzea egin dute asteburuan Aretxabaletan

Jon Berezibar 2013ko otsailaren 18a

Markole auzoan, Txarapea eta kiroldegiaren artean dagoen maldan, landatzea egin zuten zapatuan. Boluntario talde batek deituta gerturatu ziren aretxabaletarrak Loramendi elkartearen laguntzarekin. Hain zuzen, landatzerako sortutako taldeak egiten duen lehen deialdi irekia izan zen. Bi urte darama dagoeneko lanean taldeak eta 300 zuhaitzetik gora landatu dituzte Aretxabaletan. Udalarekin kolaborazioa ere hasi dute eta tresneriarekin lagundu du Aretxabaletako Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak