Zuhaitzak landatzera joateko deia Aretxabaletan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 12a

Landaketa Bolondres Taldeak egin du deialdia zapaturako, otsailak 16. Autobideko maldetan landatuko dituzte zuhaitzak, Txarapea eta kiroldegiaren artean dagoen maldan eta Markole auzoan; 09:30ean irtengo dira futbol zelai sarrerako aparkalekutik. Egun horretako lana hobeto kudeatu ahal izateko, aurrez izena emateko eskatu dute, 'landaketataldie@gmail.com' helbidera mezu bat bidalita. Landaketa taldea Loramendi elkartearekin ere jarri da harremanetan,  elkarteko bazkide eta kolaboratzaileei  landaketarako gonbidapena luzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak