Konpost komunitarioa da auzo-konposta, herritarren artean lur publikoan egiten dena, eta, horretarako interesa dagoela jakinik, inguru horretan bizi diren beste herritar batzuei zabaldu gura die proposamena Udalak: "Auzo-konposta egiteko konpromisoa duten beste bizilagunei ere zabaldu gura diegu proiektu pilotu horretan parte hartzeko gonbita", jakinarazi du Lore Martinez Axpek, Ingurumen zinegotziak. Horren berri emateko eskutitzak bidaliko dizkiete bizilagunei.
Izen-ematea zabalik
Auzo-konposta egiteko proiektu horretan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute aurretik. Hiru bide daude horretarako: ingurumena@aretxabaleta.net helbidera idatzita; 943 08 10 01 telefono zenbakira deituta; edo Arkupe kultura etxeko bigarren solairuko bulegotik pasatuta (Anabel); azken eguna: urtarrilaren 25a.