Zero zaborren alde herri bazkarian egindako ahaleginagatik oso pozik dago Aretxabaleta Zero Zabor

Mirari Altube Arrese 2012ko urriaren 1a

Aretxabaleta Zero Zaborrek San Migel jaietako herri bazkariaren antolatzaileak zoriondu gura ditu, "ahalegin handia egin zutelako jaiak ere zero zabor ildoan jartzeko".

"Bazkarian erabili genituen plater eta edalontziak berrerabilgarriak ziren, mahai-tresnak berriz konpostagarriak. Eta ez genuke Kurtzebarri eskola ere eskertu gabe utzi nahi jarri zituzten baliabideengatik", jakinarazi dute.

Gainera, bazkarian sortu ziren hondakinak bereizita jaso zituzten "sortutako zaborra gutxituz" eta gaineratu dute: "Honek ondo egin daitekeela erakusten du. Horrelako kasuetan, gure etxe eta enpresetan moduan, zero zaborreko bidean jar gaitezkeela".

Bukatzeko bide horretatik pausoak ematen jarraitzeko deia egin dute: "Eztabaida zurrunbilotsu hauetan ez gaitzatela sartu eta aurrerapausoak eman ditzagun, eginez egiten baita bidea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak