Hainbat aretxabaletar elkartu eta sinadurak jasotzen ibili dira azken hilabeteotan bosgarren edukiontzia bultzatzearen alde. 1.704 sinadura jaso dituzte eta notaritzan egiaztatu ondoren udaletxera eraman. Atez ateko zabor batzearen aurrean bosgarren edukiontziaren alde egin dute sinadura horiek, eta horren berri eman gura diete Udal arduradunei.
Aretxabaleta bosgarren edukiontzia duen Debagoieneko herri bakarra da, eta dagoeneko hiru urte pasatu dira hondakin organikoak jasotzeko jarri zutenetik. Sinadura batzearen aldekoak oso pozik daude zabor batze modu horrekin, horregatik indartu gura dute atez atekoaren aurrean. Izan ere, atez ateko bilketa sistema deserosoa, garestia eta zikinagoa dela uste dute.