Adolfo Diez doktorea, IMIM Hospital del Mar-eko Hezur eta Artikulazioetako Fisiopatologia Ikerketa Unitateko zuzendaria, arduratuko da teknika berria azaltzeaz. Minik gabeko ziztada mikroskopiko baten bitartez, hezurra ahula ala sendoa den eta osteoporosirako eta hausturetarako propentsioa duen ala ez jakin daiteke. Diez doktoreak zuzentzen duen lan taldeak Californiako Unibertsitatearekin elkarlanean garatu du teknika hori.
Etengabeko formakuntza Debagoieneko ESIren hobekuntzarako estrategiaren ardatzetako bat da, eta Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiko Zerbitzuko buru Iñigo Etxebarriak beste urte batez jarri du abian gure profesionalen eta zerbitzuen hobekuntzarako ikastaroa. Artatze espezializatuko eta lehen mailako artatzeko ehun bat profesionalek hartuko dute parte datorren ekainaren 14an Aretxabaletako Otalora jauregian 09:00etatik aurrera egingo den VII. Osteoporosi Ikastaroan.
Osteoporosia
Osteoporosia eskeletoaren nahasmendu bat da, hezur masaren eta erresistentziaren galera eragiten duena eta sufritzen duen pertsonari hezur-hausturak izateko arriskua sortzen diona. Ez du sintomarik eta ez du minik ematen, haustura gertatu arte. Horregatik gaixotasun hau ez dago behar bezala diagnostikatuta.
Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua (ESI) Osakidetzak 2011ko abenduan sortu duen zerbitzuen antolaketa berria da eta artatze modalitate biak (lehen mailakoa eta espezialdua) uztartzen ditu erakunde bakar batean, pertsonek zerbitzu bakoitzetik hartzen duten artatzea integratzeko eta koordinatzeko helburuarekin. Bere baitan hartzen ditu abendura arte Debagoieneko Ospitalea izan dena eta Arrasate, Aramaio, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Bergara, Oñati, Elgeta eta Antzuolako osasun zentroak.