"Gaur egun herrian daukagun zabor sistema bilketa ereduarekin jarraitu nahi dugun aretxabaletar talde bat gara. Zaborraren prebentzioan eta birziklapenean sinisten dugu, eta zaborrak gaika biltzeko orduan bosgarren edukiontzia, hau da, marroia bultzatzea proposatzen dugu. Ez dugu atez ateko bilketa sistemarik nahi, deserosoa, garestia eta zikinagoa delako".
Horregatik hain zuzen, hasi dutela bosgarren edukiontziaren aldeko sinadura batze kanpaina diote: "Herriko zenbait lekutan aurkituko dituzue sinadurak biltzeko paperak". Eta zeresanen bat edo zalantzaren bat izanez gero harremanetarako helbidea eman dute: atxabalta.5.alde@gmail.com.