Sare sozialen gaineko hiru ikastaro egingo ditu Loramendik KZgunearekin elkarlanean

Mirian Biteri 2012ko otsailaren 20a

KZgunearekin elkarlanean sare sozialen gaineko hiru ikastaro egingo ditu Loramendi Euskara Elkarteak datozen egunotan. Gaur, astelehena, Skype erabiltzen ikasteko aukera egongo da 16:00etatik 18:00etara.

Bihar, martitzena, Facebooken txanda izango da, 18:00etatik 20:00etara; eta otsailaren 28an, Twitter, 16:00etatik 20:00etara.

Izena emateko KZgunera joan behar dira interesatuak, edo 943 25 23 51 telefono zenbakira deitu edo tutor.aretxabaleta@kzgunea.net helbidera idatzi. Argibide gehiagorako Loramendi Elkartera deitzea –943 77 09 70 edo 685 75 67 29 telefono zenbakietara– edo idaztea –loramendielkartea@gmail.com– ere badagoela gogorarazi dute ikastaro horietako antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak