Aretxabaletarrak bosgarren daude sailkapenean, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatu ostean. Kronika osoa eta golegilearen adierazpenak biharko AstelehenekoGoiena paperean.
Lehen zatian hiru gola aukera garbi izan dituzte etxekoek, hirurak buruz egindako erremateetan. Ez dute asmatu. Hondarribiak ere izan du bere aukera, atsedenearen aurretik, baina baloia langara bidali dute.
Bigarrenean, joko gutxiago egon da, baina bai, emozioa. Biendako ziren garrantzitsuak puntuak, baina Aretxabaletak egin du gola.