Abertzaletasunaren erronkez jardungo du gaur Arkupen Aintzane Ezenarrok

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko mar. 16a, 09:00

Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzar taldeko bozeramaileak Abertzaletasunaren erronka izenburuko hitzaldia eskainiko du gaur, eguaztena, Aretxabaletako kultur etxean, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Ekitaldi horretan aurkeztuko dute Inaxio Garro Aralarreko alkategai Aretxabaletako Udalerako.

Abertzaleek etorkizun ertain eta luzean dauzkaten erronkak zeintzuk diren azaltzearekin batera, etorkizuneko ezker abertzale "zibil, zabal eta anitza" osatzeko jarraitu beharreko pausoez eta subjektu politiko horren ezaugarriez arituko da Ezenarro.

"Maximalismotik urrun"

Ezenarrok dioenez, "epe ertain edo luzean" posible izango da ezker abertzalea osatzen duten sentsibilitate politiko guztien artean subjektu politiko bat egituratzea. Etorkizuneko ezker abertzale bateratuak, honako ezaugarri hauek izan behar dituela uste du Aralarreko legebiltzarkideak: "Politikaren aldeko apustua egiten duena eta bakezalea dena; herri honetako sufrimendu guztiak aitortzeko prest dagoena; maximalismoak alde batera uzten dituena eta herritarrei konponbideak emateko tresna bezala politika ulertuko duena, beti ere ezkerreko politiketatik; Euskal Herriko gizartea anitza dela normaltasunez onartuko duena eta aurkari politikoa etsai bezala ikusiko ez duena".

Bakea herrietan eraiki

Horretaz gain, euskal politikagintzako egoera berriaz eta bakerako dauden aukerez arituko da Ezenarro. "Bakea herrietan eraiki behar" dela dio. "Bakea ez da politikagintzako edo gizarteko eliteetan egiten. ETAk inor gehiago ez hiltzea ez da nahikoa, legalizazioarekin eskubide politikoak berrezartzea nahikoa ez den bezala, edota presoen gaian aurrerapausoak ematea nahikoa ez den bezala. Herrietan jarrerak aldatu behar dira".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak