Aretxabaletako koadrilek eguerdian egin dute koadrilen arteko mozorro desfilea eta Durana kalea kolorez betetzea lortu dute. Era eta tamaina guztietako karrozak izan dira Copreziko aparkalekutik herriko plazara egindako ibilbidean. Pertsonek ez ezik, jabeekin batera mozorrotutako txakurra ere ikusi ditugu.