Santanako armadak Bergarako kaleak hartu zituen atzo

Arritxu Barruso 2011ko martxoaren 6a

Bergaran iluntze partean egin zuten eztanda Aratusteek; 19:00etatik aurrera San Martin plaza eta Irala kalea kolorez jantzi ziren. Denetariko jantziak ikusi ziren eta argi dago bergararrek ere urtetik urtera gero eta lan gehiago hartzen dutela Aratusteetarako jantziak prestatzen.

Abiadura Handiko Trenak geldialdia egin zuen Irala kalean; zirkoa ere iritsi zen Bergarara pailazo, lehoi eta trapezistekin; Andaluziatik ere sevillana pila bat etorri ziren; Superfregona super-heroiak; errugbiko jokalariak; ertzain taldeak ere ezustekoa eman zien bati baino gehiagori. Dena dela, ikusgarriena Santanako armadaren erasoa izan zen, tanke erraldoi batekin eta soldaduz inguratuta Bergara plaza hartu zutenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak