Hainbat ikastaro urrian Loramendi EEk antolatuta

Mirari Altube Arrese 2008ko ira. 25a, 12:59
Hainbat ikastaro antolatu ditu Loramendi Euskara Elkarteak udazkenerako. Azken urteotan legez eskulanak izango dira izarrak, baina horiekin batera bonsaiak zelan zaindu erakusteko aditu bat ekarriko dute eta euskal dantzen oinarrizko ikastaroa egingo dute Loramendi Dantza Taldeko kideen eskutik. Gainera, bertsolaritzak bere tartea izango du.

Loramendi EE barruan dagoen Tril emakumeak antolatu ditu eskulan ikastaro biak. Aurreko ikasturteetan legez Rosa del Aguila irakasleak martitzenetan (18:00-20:00) irakatsiko du eskulanak egiten: panpinak margotu, ispiluak egin, altzari txikiak berritu… Eguaztenetan (18:00-20:00), ostera, Blanca Pereak kakorratza eta puntua egiten, bordatzen eta patchword teknikarekin lan egiten irakatsiko du. Bietarako izenemate epea zabalik dago, eta azken eguna urriaren 6a da. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute ikastaro bakoitza, eta bazkide ez direnek, 30 euro.


Bestalde, euskal dantzarik ez dakitenendako oinarrizko ikastaroa antolatu du Loramendi Dantza Taldearekin. Urriaren 13an hasi eta azaroaren 3a bitartean egingo dute, astelehenero (18:30-20:00) udaletxe zaharrean. Ikastaroa debalde da, eta izena emateko azken eguna urriaren 3a. 


Samuel Cuevas adituak, ostera, bonsaiak zelan zaindu erakutsiko du eguenetan (18:00-20:00) urriaren 16tik azaroaren 27ra bitartean –hamabostean behin–. Izena emateko azken eguna urriaren 10 da, eta debalde izango da ikastaro hori ere.

Bertsolaritza

Aurreko urteetan legez ikasturte berriarekin bertsolaritza eskolak ematen hasiko dira. 9 eta 12 urte arteko neska-mutikoek bertsoak egiten ikasiko dute Nerea Urra arrasatearrarekin egubakoitzetan (17:45-18:45) urriaren 10ean hasita. Izena Loramendin eman behar dute interesatuek eta azken eguna urriaren 3a da. 


Eta helduek ere badute bertsolaritzan murgiltzeko aukera. Iaz sortu zuten taldea hainbat herritarrek eskatuta, eta 10 bat lagun elkartzen dira eguaztenetan (19:00) Loramendin. Giro onean eta bertsoak lagun euskararekin jolas egitea eta ondo pasatzea beste helbururik ez dute taldekideek. Bi ikastaroak debalde dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak