Hiruatx elkartearen jarduna ezagutarazteko, Kurtzebarri herri eskolako eta Almen ikastolako umeek ekitaldia egin dute

Miren Arregi Amasorrain 2007ko abe. 20a, 15:22
Aretxabaletako Hiruatx elkarteak Ginea Ekuatoreko Mitemelete herrian lanean dihardu, herriko garapenean laguntza eskaintzen. Mitemeleteko proiektua ezagutarazteko, Aretxabaletako Kurtzebarri herri eskolako eta Almen ikastolako ikasleek ekitaldia egin zuten eguaztenean.

Aretxabaletako Gobernuz Kanpoko Erakunde Hiruatx, Ginea Ekuatoreko Mitemelete herrian lanean dihardu. Hiruatx erakundearen Proiektua ezagutarazteko helburuarekin, Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako eta Almen ikastolako ikasleek ekitaldia egin zuten. Talde biek, ipuin bana aurkeztu zuten, Mitemeleteko errealitatearekin zerikusia duten gaiak oinarri hartuta. Jendea bildu zen kurtzebarri eskolako aretoan, herriko gaztetxoen antzezlanak ikustera eta Hiruatx elkartekoek Mitemelete herriaren gainean eman zuten hitzalditxoa entzutera. Aurkezle lanetan Aretxabaletako aktore Kepa Errasti aritu zen.

Proiektu anitzak

Hiruatx elkarteak egin ditu lorpenak Mitemelete herrian, izan ere, hegaztien ekimena delakoarekin jadanik badira Mitemeleten arrautzak jartzen dituzten 2.000 oilo eta datorren otsailean gehituko zaizkien beste 8.000 oilorekin, arrautzak jartzen dituzten 10.000 oilo izango dituzte. Gainera, oiloentzako pentsua egiten ere ari dira bertako pentsutegian, eta momentuz hemengo adituen laguntza badute ere, denboraz kooperatiba beraiek kudeatzea da helburua.

Hurrengo pausua, Mitemeleteko eta inguruko nekazari taldeari oiloei jaten  emateko pentsua egiteko artoa, juka eta soja ekoizten laguntzea izango da. Ekimen honen bitartez familiak elkarlanean jarri eta diru-sarrera duinak lortzea nahi da, bertako bizimodua hobetzeko bidean ipiniz.

Horretaz gain, nekazal proiektuei dagokienez, orokorrean barazki eta fruitu ekoizpena hobetzea eta ugaritzea da helburua. Bestalde, laister Mitemeleteko eskola berritu eta altzariz hornituko dute, Aretxabaletako pertsona batek emandako diruari esker.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak