Amaiera borobila eman diote San Martin Pilota Txapelketari

Amaia Txintxurreta Guridi

Finalerako aramaioarrik sailkatu ez bazen ere, egon da Debagoieneko ordezkaritza Aramaioko San Martin Pilota Txapelketako finalean. Atzo arratsaldean jokatu zituzten herriko frontoian eta gaztetxoenak animatzen egon ziren gurasoak ere.

Irailean ekin zioten San Martin Pilota Txapelketari 167 pilotarik; horietatik 29, aramaioarrak. Herrikorik ez zen finalera iritsi, baina beste behin pilota izan da protagonista gaztetxoen txapelketan. Atzo jokatu zituzten finalak eta parte-hartzaileak gustura gelditu dira egindako lanarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak