Aramaio Pilota Elkarteko hamabi bikote izan dira txapelketan, baina ez dute finalerako sailkatzerik izan; Aretxabaletako bostek eta Arrasateko batek ordezkatuko dute Debagoiena. Benjamin, kimu, infantil eta kadete kategorietako pilotariek parte hartu dute txapelketan.
Hauek izango dira, hurrenez hurren, jokatuko diren finalak: kimuen B mailan, Akizu-Etxabe (Aretxabaleta) eta Etayo-Bonilla (Txukun Lakua); kimuen A mailan, Elkorobarrutia-Uribetxeberria (Aretxabaleta) eta Goyoaga-Amenabar (Legutio); infantilen B mailan, Melgizo-Prieto (Txukun Lakua) eta Sagastizabal-Arrieta (Agurain); infantilen A mailan, Elkorobarrutia-Akizu (Aretxabaleta) eta Eraña-Pujana (Arrasate); benjaminen B mailan, Etxabe-Arrese (Aretxabaleta) eta Andrada-Sz. de Astea (Agurain); kadeteen B mailan, Lareki-Etxeberria (Txukun Lakua) eta Mauleon-Salazar (Adurtza); benjaminen A mailan, Rodriguez-Elorza (Txukun Lakua) eta Jausoro-Apraiz (Aretxabaleta); eta kadeteen A mailan, Saez de Asteasu-Gaviña (Agurain, Amurrio) Rafael-Espada (Amurrio-Txukun Lakua).
Balorazio "positiboa"
Zortzi asteburutan 135 partida baino gehiago antolatu ditu Aramaioko Pilota Elkarteak. Txapelketaren balorazio "positiboa" egin du antolakuntzako kide Heriberto Arriolabengoak: "Lan dezente duen arren, Aramaioko pilotarien eta gurasoen laguntzari esker doa aurrera".