2026/11/10 18:00 - 20:00
Hitzaldiak
Aramaioko larrialdietarako taldeak, Udalaren laguntzarekin, tximinien mantentze egokiari eta etxeko suteen aurkako neurriei buruzko hitzaldia antolatu du. Bertan, batetik, Josu Sandin tximinietan aditua izango da hizlari, eta Asier Castellano eta Ekaitz Abarrategi suhiltzaile eta larrialdietarako taldeko kideek ere parte hartuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.