Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion

Amaia Txintxurreta Guridi

Etxean sortzen diren hondakin organikoak konpost bihurtzen ikasteko ikastaroa egingo dute gaur, martitzena, Aramaioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:30ean. Gorbeialdeko Kuadrillak eta Aramaioko Udalak antolatu dute saioa.

Gorbeialdeko Ingurumen teknikari Jon Toñak azaldu duenez, gaur Aramaion egingo duten etxeko konpostari buruzko ikastaroaren helburua da etxean konpostagailua martxan jarri eta behar bezala kudeatzeko oinarrizko ezagutzak modu praktikoan ematea. Oraindik konpostatzen ez dutenei hasteko aukera emateaz gain, dagoeneko egiten dutenei zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko balioko du saioak.

Aramaioko Udalak konpostatzen hasteko beharrezko materiala ere ematen die interesa duten herritarrei. 18:30ean izango da osoko bilkuren aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak