Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin

Ibai Irasuegi Garai

Atzo, zapatua, egin zuten Aitor Arana Mendi Martxa Aramaion. Guztira 110 lagunek hartu zuten parte, eta 16 kilometroko eta 24 kilometroko ibilbideak egiteko aukera izan zuten parte hartzaileek. Ibilbide motzean zein luzean anoa-postuak jarri zituzten mendizaleek indarrak berritzeko. 

Antolakuntza talde berriaren esku egon da aurtengo 30. Aitor Arana Mendi Martxa, eta balorazioa "oso ona" izan dela adierazi du Orixol elkarteko Eider Ballinak: "Egun polita izan zen. Gainera, jendeari asko gustatu  zitzaion ibilbide berria, eta, gure partetik ere, antolakuntzan jende gehiago egotean, uste dut ondo banatu ditugula eginbeharrak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak