Miren Artetxek irabazi du saioa, 709 punturekin, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoen lehenengo itzulira eta Eibarren kantatuko du urriaren 31n; ondotik geratu dira bertsolariek lehenenengo fasea amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko.
Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
- Miren Artetxe Sarasolak: 709 puntu.
- Maddi Ane Txoperena Iribarrenek: 691 puntu.
- Xabat Galletebeitia Abaroak: 672 puntu.
- Unai Anda Delikak: 636,5 puntu.
- Peru Abarrategi Sarrionandiak: 631 puntu.
- Eki Mateorena Zozaiak: 589,5 puntu.

Egin beharraeko ariketak
Ofiziotan aritu dira bertsolariak lehenengo: zortziko handian eta zortziko txikian. Puntua jarrita hiru bertso egin eta gero, ofiziotan aritu dira berriro, hamarreko txikian. Azkenik, ganbarako lana: “Begietara begiratu diozu. Ez dakizu sinetsi edo berriro gezurra erraten ari zaizun”. Hiruna bertso bota dizkiote gaiari sei bertsolariek.
Ohi moduan, bertsolarien agurrekin bukatu da saioa.
Datorren asteburuan, Altsasun eta Lekeition
Bi saio jokatuko dira datorren astean: zapatuan Altsasun eta domekan Lekeition.
Bi saioetako sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian eta saioaren egunean 15:30ean zabalduko dute leihatila.