Udalak azaldu duenez, azken asteetako gertaerek herritarren artean "kezka eta ardura" piztu dute, eta hainbat herritar egoera "gaitzesteko" eta bakoitzak bere esparrutik ekarpena egiteko mugitzen hasi dira.
Testuinguru horretan, Udalak gazteekin eta haien gurasoekin elkartu nahi du, hausnarketa partekatua egin eta egoerari modu bateratuan nola aurre egin aztertzeko.
Lehenengoa, gaur 18:00etan
Bilera-errondako lehen hitzordua gaur, martitzena, izango da, 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Bertara deitu dituzte 2011n eta 2012an jaiotako gazteak eta haien gurasoak.
Aurrerantzean, bilera gehiago
Udalaren asmoa da datozen egunetan bilera gehiago egitea, nahiz eta opor garaia dela-eta, hori posible ez bada, irailean emango dioten jarraipena kontuari.
Era berean, herritarren parte-hartzea eta ekarpenak ezinbestekotzat jo ditu, egoerari "guztion artean" erantzuteko bideak eraiki daitezkeela azpimarratuta.