Erasoek ez dute etenik; oraingoak, kultura etxean

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko uztailaren 8a

Kultura etxean egin dituzten erasoak. (Argazkiak: Aramaioko Udala).

Udaletik jakinarazi dute kultura etxeko komunetan pintadak egin dituztela eta areto nagusira su-itzalgailuak sartu dituztela. Horrez gain, ludotekan ere sartu direla, atea apurtuta. Gaur hasiko dira udalekuak, eta bertako materialarekin ere ibili direla adierazi dute. "Berriz ere, hitzik gabe gaude", esan dute ohar bidez.

Hainbat dira Aramaion azkenaldian egon diren erasoak. Jaien aurretik, parkeko eskuz egindako bankua eta Santa Ana ingurua, ondoren.

Jaietan, kiroldegian eta parkean izandako erasoen berri eman zuten Udaletik, eta orain, kultur-etxea erasotu dutela jakinarazi dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak