Azken orduko aldaketa: Goñik eta Titin III.ak jokatuko dute lehen partidua zapatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko ekainaren 25a

Mikel Goñi, Uarkapen, 2024an egin zuten Bertso-pilota jaialdian.

Azpiko Racing taldeak antolatutako zapatuko Pilota Egunean iragarrita zituzten partiduak ordenaz aldatu dituzte.

Aramaioko frontoian 18:30ean jokatuko den Pilota Eguneko lehen partiduan jokatuko dute Mikel Goñik eta Arrasateko Aitzol Lazkanok, Titin III.aren eta Xabi Apaolazaren kontra.

Eta horren ostean jokatuko da bigarren partidua. Bertan izango dira Aramaioko Asier Del Campo eta Arbizu, Uriberen eta Bergeraren kontra, nor baino nor gehiago.

Kartelean alderantziz iragarrita zeuden partiduak, baina azken orduko aldaketa batengatik, ordenaz aldatu dituztela iragarri dute antolakuntzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak