Jaien eta Korrika batzordearen bilerak egingo dituzte arratsaldean

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko otsailaren 24a

Otsailean egin zuten jai batzordearen lehen bilerako argazkia.

Herritarrendako zabalik dauden bi bilera egingo dituzte arratsaldean Aramaion. Alde batetik, jai batzordearen bigarren bilera egingo dute 17:00etan udaletxean. Eta bestetik, Korrika batzordekoak elkartuko dira kultura etxean, 19:00etan.

Uztailean ospatuko dituzte jai nagusiak Aramaion eta horiek antolatzen hasteko bigarren bilera egingo dute gaur udaletxean. Domekara bitartean herritarrek aukera izan dute jaiei buruzko galdetegia betetzeko, eta orain, erabakiak hartzen jarraitzeko unea da.

Bestetik, Korrika batzordeak dagoeneko aurkeztu zuen herriko Korrika Kulturala eta geroz eta gutxiago gelditzen denez, Korrikari hasiera emateko, oraindik zehazteko dauden kontuak izango dituzte berbetagai arratsaldean kultura etxean egingo duten bileran. Gogoratu, Aramaion Korrikarekin lotutako lehengo eta oraingo argazkiak ere jasotzen dabiltzala; txirritola@gmail.com helbidera bidali behar dira, martxoaren 13a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak