Azkenean, atzo goizeko 09:00etan lortu zuten arazoa non zegoen zehazki aurkitzea. Suña eta Untzilla auzoak ur gabe egon dira asteburutik, orduan izandako euriteek eta haizeteek luizi bat eragin zutelako, eta horrek kaltea egin zuen bi auzo horietara ura eramaten duen hornidura sisteman. Ordutik arazoa zehazki non zegoen bilatzen ibili dira profesionalak eta atzo aurkitu zuten zehazki zein zen arazoa.
Behin-behineko konponketa egin dute, eta ondorioz, atzo arratsaldean hasi zen ura depositura sartzen, eta gaur goizerako dagoeneko etxe guztietara heltzen da ura normaltasunez.
Orain, esan bezala, arazoaren behin-behineko konponketa egin dute, eta Asier Agirre alkateak esan du azpiegitura berri bat egin beharko dutela.