Egunotako euriteek eta haize boladek kalte dezente eragin dituzte Aramaion. Momentu honetan oraindik, Untzilla eta Suña auzoak ur gabe daude. Izan ere, bertara doan uraren linea orokorra luizi batek edo lur mugimenduren batek apurtu du eta Asier Agirre alkateak esan du arazoa zehazki non dagoen bilatzen ari direla oraindik.
Untzillan, haizeak errepide erdira bota ditu AHTren obretako eraikuntza kabinak eta auzora sartzeko errepidea moztuta dago.
Etxaguen eta Gantzagako errepidetan ura irten da. Eta hainbat luizi izan dira, besteak beste, Untzilla eta Zabola artean.
Legutiotik Aramaiora joateko saihesbide berrian ere izan da luizia.
