Eguraldi txarrak kalejira zapuztu badu ere, Aramaioko Aratusteak frontoian ospatu dira, eta jai giro aparta sortu da. Arratsaldean mozorro ikuskizuna egin dute, eta ondoren DJak jarri du musika, herritarrak dantzara animatuta. Umeak, familia eta helduak batu dira frontoian, kolore, algara eta festa giroa nagusi izan delarik. Sari banaketa ere egin da, eta parte-hartzaileek euren mozorroak aurkeztu dituzte ikusleen txalo artean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.