Albiña d'Or izan da Aramaioko Aratustetako protagonistetako bat

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 14a

Aratuste festa ospatu dute gaur Aramaion, herria kolorez eta irudimenez bete duena. Eguraldi txarra dela eta, aurten ez dute mozorroen kalejira egin, eta frontoian egin dute ikuskizun osoa. Hala ere, frontoia bete egin da eta jai giro beroan ospatu dira.

Arratsaldean mozorro lehiaketa egin dute, epaimahaiak erabakita, helduen mailan Albiña D’Or izan da irabazlea; bigarren saria, berriz, Freddy Mercury eta Montserrat Caballé mozorroek eskuratu dute, ikusleen txalo artean. Originaltasun saria Eskerrik asko, sagardoari proposamenak jaso du. Umeen kategorian, Aramaioko gondola irabazi du lehen saria, eta Loteria mozorroak eskuratu du bigarrena.

Sari banaketaren ondoren, festak aurrera jarraitu du. DJen musika lagun, herritar asko animatu dira dantzara, eta jai giroan, algarak eta koloreak nagusitu dira. Eguraldiak kalejira zapuztu badu ere, Aratusteek ez dute indarrik galdu, eta frontoian elkartuta ospatu dute jaia aramaioarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak