Martxan da Korrika batzordea

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko urtarrilaren 22a

Korrika batzordeko kideak.

Orain bi urte bezala, aurten ere ez da pasako Korrika Aramaiotik, baina sortu dute Korrika batzordea. Diru bilketa egingo dute herrian eta kilometro bat hartuko dute Leintz Gatzagan. Hainbat ekitaldi aurreikusi dituzte Korrika Kulturalerako, eta, zehazten joateko, bigarren batzordea egingo dute kultura etxean martitzenean, hilak 27, 19:00etan. Herritarrak eta taldeak gonbidatuta daude parte hartzera.

Nahiz eta Korrika herritik ez den pasako, Aramaiokoek kilometro bat hartuko dute Leintz Gatzagan. Beste kilometro bat udalak hartuko du, Landatik mugara.

Hainbat ekitaldi aurreikusi dituzte Korrika kulturalerako: euskarazko pelikularen bat, Arabako Bertso Txapelketako finalaurrekoa, bestelako ekimenen batzuk... Horren barruan lotzeko asko dute oraindik, baina lehenengo batzordean aipatu zuten herria kantuz, korrika txikia, txokolatada, poteo-kalejira herriko talde guztien parte-hartzearekin, Zuk ein zuk jan afaria eta ondoren bertsoak, musika, karaoke, berbapasea, dikofesta, herriko artisten kantaldia... egiteko aukera dagoela.

Hurrengo batzordea, martitzenean

Korrika batzordea martxan da dagoeneko eta bigarren batzordea, martitzenean, hilaren 27an, kultura etxean egingo dute 19:00etan. Herritarrak zein taldeak gonbidatuta daude parte hartzera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak