Aitor Ugarte, Danel Herrarte, Garai Agirre, Ainara Balantzategi, Kerman lopez de Calle eta Maia Ortiz de Zarate aritu ziren atzo bertsotan Legution. Hamarna bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek, eta ariketa guztiak amaituta, Aitor Ugartek lortu zituen puntu gehien (187 puntu). Horrenbestez, zuzenean sailkatu da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara.
Hauxe izan zen bigarren saioko sailkapena:
- Aitor Ugarte: 187 puntu.
- Danel Herrarte: 176,5 puntu.
- Kerman Lopez de Calle: 156 puntu.
- Maia Ortiz de Zarate: 143,5 puntu.
- Garai Agirre: 133,5 puntu.
- Ainara Balantzategi: 91,5 puntu.
