Atzoko saioan 10na bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu zuen puntu gehien, 201,5 puntu; beraz, zuzenean sailkatuko da da 2025ko Arabako Bertsolari Txapelketara. Gainontzeko 13 bertsolariak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira.
Hona hemen atzoko saioko sailkapena:
-Xabi Igoa: 201,5 puntu.
-Sabin Abarrategi: 196 puntu.
-Maddi Agirre: 194 puntu.
-June Astegieta: 157,5 puntu.
-Iosu Ordoñez: 134,5 puntu.
-Marta De Pedis: 107 puntu.
Bihar, domeka, jokatuko da bigarren saioa, Legution.