Auzolanean garbitu dute Aramaio ibaia

Koldo Zubia Salas 2025eko urriaren 18a

Aramaion ere ez dute hutsik egin Errekak Bizi Auzolanarekin. Atzo, Haur Eskolakoak hasi ziren garbiketarekin eta, gaur, beste guztien txanda izan da. Herriko Plazatik behera joanda jardun dute; batzuk herrian bertan, eta beste batzuk, Aramaiora bidean. Poltsa ugari bete dituzte elkarlanean eta amaitu ostean, luntxa egin dute guztiek batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak