Kaleko Pintura Lehiaketako parte-hartzean aldaketa nabaritu du Aramaioko Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urr. 15a, 08:53

Eguneko margo lehiaketaz gain, epe luzeko lehiaketa ere egin dute aurtengo edizioan. Udalak azaldu duenez, epe luzeko lehiaketako parte-hartzearekin gustura agertu dira, baina adierazi du egun bakarreko pintura lehiaketan "nabaria" izan dela parte-hartzaileen jaitsiera.

Joan den domekan ospatu zen Aramaioko XXXIV. Kaleko Margo Lehiaketa eta Aramaioko Udalak ekimenaren balorazioa egin du. Aurtengo edizioan, berritasuna izan da epe luzeko lehiaketa, izan ere, herritarren parte-hartzea bultzatu nahi zuten. Denera zazpi partaide izan zituen lehiaketa horrek, eta gustura agertu dira Udaletik, arlo horretako hiru sarituak aramaioarrak izan direlako. Aurreratu dute, espero dutela datorren urtean margolari gehiago aurkeztea: "Badakigu herritar asko daudela inguruko herrietara pintura klaseetara joaten direnak".

Dena den, egun bakarreko pintura lehiaketako partaideen jaitsiera "nabaria" izan dela diote. Azaldu dute "apustu handia" egin dutela, eta horrek aldaketa handia ekarri duela: "Pena daukagu egunean bertan margotzera etorri direnak gutxi izan direlako, baina datorren urtean ere apustua mantentzea da Udalaren asmoa. Parte hartu dutenen eta hartu ez dutenen, eta epaileen iritziak entzunda, badugu zer hobetu, baina, besteak beste, sari-ekonomikoan ez dugu aldaketarik aurreikusten".

Umeen lehiaketarekin ere pozik agertu dira, eta partaideen sormen gaitasuna ikustea plazer handia izan dela diote. Iragarri dutenez, datorren urterako jaso dituzte hobekuntza proposamenak.

Erakusketa Sastiñan

Aramaioko XXXIV. Kaleko Margo Lehiaketako parte-hartzaileen lanak ikusgai jarriko dituzte Sastiñan bihar eta etzi 18:30etik 19:30era bitartean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak