Aramaioko kaleko 34. Margo Lehiaketak baditu irabazleak

Gontzal Belategi Zubia 2025ko urr. 12a, 18:38

Hiru kategoria ezberdinetan banatuta egon da lehiaketa: Helduena, 16 urtetik beherakoena eta epe luzekoa. Oliver Juradok irabazi du lehena, Paule Avilak bigarrena eta Iñaki Nafarratek hirugarrena.

Gaur ospatu dute Aramaioko kaleko 34. Margo Lehiaketa. Hiru modalitatetan banatuta egon da lehiaketa. Helduen eta 16 urtetik beherakoen modalitatean parte hartu dutenak, gaur 08:30etik 10:30era bitartean zigilatu behar izan dituzte euskarriak, eta 13:30erako aurkeztu. Aurten, hirugarren modalitate bat egon da lehenengoz, epe luzekoa. Parte-hartzaileek uztailaren 11n zigilatu zituzten euskarriak, eta lanak urriaren 9a baino lehen aurkeztu.

Epaimahaiak lanak baloratu ostean, 15:00etan ekin diote sari banaketari, Sastiñan. Helduen kategorian Oliver Jurado izan da garailea. 16 urtetik beherakoen modalitatean Paule Avila izan da irabazlea. Honen atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Anne Kortabarria eta Peru Errasti. Saririk eskuratu ez arren, Eki Errastiren lana ere aipatu dute epaimahaiko kideek. Azkenik, epe luzeko kategorian Iñaki Nafarrate izan da txapelduna. Honen ostean gelditu dira Edurne Uribarren eta Jesus Mari Ibabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak