Bertsoekin eta Lagun Artean dantza-talderen Agurra eta Sagar-dantza dantzatuaz eman diote hasiera egunari. Gero, Gesaltza fanfarrean kalejira izan da musikaz girotzen. Fermin Etxeberria txotx irekierarako hautatua zergatik izan den ere azaldu du Libe Ramilak: "Merezi duelako. 1928an jaioa da Fermin, eta aste honetan 101 urte beteko dituen untzillar bat ere badugu. Niretzat omentzekoa da bizitza oso bati, esperientziari. Ferminen kasuan, abeltzaintzan egindako lanagatik, eta, gaztagintzan jaso duen ondare horregatik. Orain, erleak ere badituela jakin dugu. Eta omenaldia memoriari".