Sagardo Egunaren aitzakian, herriko eragileak bat eginda

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ira. 20a, 18:03

Elgetako Udalak, Gazte Asanbladak eta Mendi Mendi Racing taldeak antolatuta, egun osoko egitaraua prestatu dute gaurko Sagardo Egunerako. Goizean, bertako ekoizleek postuak jarri dituzte plazan; udaletxeko balkoitik tirolinan jaisteko aukera izan da, eta Intxortako igoera ere jokatu da.

XXVII. Intxortako igoera herrikoia egin da. Intxortarainoko denbora hartzeaz batera, guztira, zenbat egin duten kronometratu dute. Garailea Unax Agirre izan da; Intxortara 11:·50 minutuan igo da, plazako petriletik hasita, eta, guztira, 18:07  behar izan ditu plazara joan-etorria egiteko. Bigarren sailkatua Pablo Egizabal izan da; Intxortara  13:00 minutuan igo da, eta, guztira, 18:23ko denbora egin du. Hirugarren sailkatua, berriz, Amets Agirre izan da 13:24ko denboran igo da Intxortara eta guztira, 19:40ko denbora egin du.

Goiatz Agirrek errekorra

Podiuma osatu duten hiru gizonezkoez gain, Goiatz Agirrek 15:10 behar izan du Intxortara igotzeko –bosgarrena sailkatu da, sailkapen orokorrean–, eta, guztira, 21:47ko denbora egin du, errekorraren marka onduz. Pozik agertu da helmugan: ""Uste dut 22:38 zen Nereak eginda, eta 21:47 eginda pozik nago. Bizkor igo eta azkar jaitsi gara, danok herrikoak izanda giro polita izan dugu". Emakumezkuetan, bigarrena, Alazne Lozano izan da, eta, 15:40 behar izan du Intxortara iristeko eta, guztira, 22:10eko denbora egin du. Hirugarren emankumezkoa, aldiz, Inma izan da eta guztira, 27:28ko denbora egin du.

Elgeta-Palestina taldeak deituta, 13:00etan, Genozidioari stop, Palestina askatu lelopean elkarretaratzea ere egon da, eta arratsaldean festak jarraituko du patata-tortilla lehiaketarekin, eta, gauean 21:30ean kontzertuak izango dira Espaloian. Babesgabe, Apunta eta Ostiada Oi! taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak