Haritz Errastik egin du patata tortillarik onena

Oihan Loiti Iraola 2025eko uztailaren 5a

Hirugarrenez, Haritz Errastirena izan da Aramaioko patata tortilla lehiaketan sari nagusia irabazi duena. Aurten, parte-hartzaile kopurua hazi egin da, azken urteetako datuekin alderatuta. Lau taldek parte hartu dute 15 urte azpikoen lehiaketan, eta sei talde aritu dira nagusien kategorian lehian.

Patatak, arrautzak, gatza eta olioa, antolakuntzakoek eskura jarrita, patata tortillarik onena egitea izan da parte-hartzaileen erronka. Epaimahaia osatu duten kideek lehiakideen maila altua nabarmendu nahi izan dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak