Uztailaren 4tik 7ra ospatuko dituzte sanmartinak Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko ekainaren 28a

Dagoeneko prest dago San Martin jaietako egitaraua. Aramaioko Udalak gaur eman du aurtengo jaietako ekintzen berri. Uztailaren 4an izango da Anbotoko Mariren jaitsiera; agurra, berriz, uztailaren 7an.

Honakoa da Aramaioko San Martin jaietako egitaraua:

Ekainak 28, zapatua
  • 20:00 Papargorri eskolaren emanaldia, kultur-etxean. (18:00etan egitekoa zen, baina bi ordu atzeratu da).
Uztailak 3, eguena (Gazte Eguna, Gazte Asanbladak antolatuta)
  • 10:00 Montajea eta pankarta-jartzea.
  • 13:00 Pikoteoa.
  • 18:00 Solasaldia: Faxismoaren aurrean zer?
  • 18:30 Txosna eta graffiti tailerra.
  • 22:00 Kontzertuak txosnetan: Lepue zabaldu.
  • 23:00 DJ Makilla inoxydable.
Uztailak 4, egubakoitza
  • 19:00 Anbotoko Mariren etorrera.
  • 19:05 Kalejira trikitixa eskolako kideekin.
  • 19:05 Buruhandi eta erraldoiak.
  • 19:30 Pilota Txapelketako finalak kiroldegian.
  • 20:00 Batikumba Batukada taldearekin kalejira.
  • 23:00 Erromeria plazan: Obaneuke.
  • 23:00 Kontzertuak txosnetan: Maskak eta Kaparrak.
  • 05:00 Linbo txapelketa.
Uztailak 5, zapatua
  • 10:00 Hockey partidak frontoian.
  • 11:30 Umeendako jolasak plazan.
  • 12:00 Patata-tortilla txapelketa plazan.
  • 12:30 Aramangelu txarangarekin kalejira.
  • 16:30 Mus eta briska txapelketako izen ematea.
  • 17:00 Mus eta briska txapelketa.
  • 17:00 Plater-Tiraketa txapelketa.
  • 17:00 Aramaioko Hiru-txirlo I. Txapelketa Etxaguengo bolatokian.
  • 17:00 Green Grass: Emuixon eta Glutenbakuak.
  • 18:00 Apar jaia eskolan.
  • 19:00 Ping-pong Txapelketa.
  • 19:30 Estampas de Mexico mariatxien kalejira.
  • 20:00 Informazio puntu morea biribilgunean, 23:00ak arte.
  • 22:30 Estampas de Mexico mariatxien emanaldia plazan.
  • 23:00 Kontzertuak txosnetan: Fane, La Furia eta Mutiko.
  • Ostean, Pakito el txokolatero.
Uztailak 6, domeka
  • 11:00 Diana Herriko Txistulariekin.
  • 12:00 Meza, Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta.
  • 12:30 Ikusguneren informazio puntua biribilgunean 15:30era arte.
  • 13:00 Herriko ume jaioberrien ongietorria plazan. Ostean, herriko dantzarien emanaldia.
  • 17:00 Puzgarriak kanpoko frontoian.
  • 18:00 Arabako Trontza Txapelketa eta erakustaldia plazan.
  • 20:00 Eusko Label parrillada plazan.
  • 20:30 Dantza Plaza Kittu taldearekin, plazan.
  • 21:30 Kebapada - Afaria txosnagunean.
  • 22:30 Bakarrizketak elizako eskaileretan: Asier Galarza, Jone Bengoa eta Manex Astigarraga.
  • 23:30 Korto Lehiaketa txosnagunean.
  • Ostean, dantza eta berbapasa.
Uztailak 7, astelehena
  • 12:30 Wellcome & Sorry antzerkia kanpoko frontoian.
  • 13:00 Kantu-jira plazatik.
  • 17:00 Kuadrillen arteko pikea, parkean.
  • 20:00 DJ Track ibiltariaz, kale animazioa.
  • 21:30 Herri afaria plazan.
  • 22:30 DJ Track ibiltariaz, kale animazioa.
  • 23:30 Urrezko gibelaren sari-banaketa.
  • 23:30 Anbotoko Mariren despedida.
  • 01:00 DJ Track txosnagunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak