Anbotoko Mariren etorrerarekin, hasi dira jaiak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko uztailaren 4a

Hasi dira jaiak, eta astelehena bitartean askotariko ekitaldiak izango dira guztien gozagarri. Anbotoko Mari menditik herrira jaitsi da jaien hasieran parte hartzeko gogoz eta txalo zaparradarekin hartu dute herritarrek. Kultura zinegotzi Libe Ramilak egin du pregoia, herriko askotariko talde eta elkarte guztiei urtean zehar egiten duten lana eskertuz eta herritarrei jai onak opatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak