Dagoeneko txosnagunea prest, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera egongo da. Bihar, Maskak eta Kaparrak arituko dira, eta zapatuan, Fane, La Furia eta Mutiko. Baina badira beste zenbait ekintza dagoeneko ohitura bihurtu direnak. Batetik, labur lehiaketa egingo dute domekan, 23:30ean, eta aukeratu duten gaia Aramaixoko paretak da. Ostean egingo dute berbapasa. Halaber, jaietako ekintzarik arrakastatsuenetakoa, kuadrilla arteko pikea, astelehenean izango da, 16:30ean.
Bestalde, Ping-pong Txapelketa ere antolatu dute zapaturako, 19:00etan hasita.