Gasteiztarrak izan zituzten aurkari atzokoan aramaioarrek, eta, 3-0 eginda, hiru partidak irabazi dituztela jakinarazi du Alfonso Del Campok, Aramaioko Pilota Elkarteko kideak, partida bana jokatzen baitute kadeteen, gazteen eta seniorren mailetan. "Ikusi beharko da zer gertatzen den hurrengo aldietan, baina ilusioz dabiltza jokatzen pilotariak, sekulako taldea osatzen dutela diote".
Joan den astean jokatu zuten lehendabiziko kanporaketa, Laudioren aurka, baina hiru partidatik bakarra irabaztea erdietsi zuten. Hirugarren kanporaketa, berriz, Agurainen jokatuko dute datorren astean, eta final laurdenetarako txanda izango da, ondoren. Finalari dagokionez, ekainaren 15ean jokatuko da, Gasteizen.