San Martin jaietako logo lehiaketa antolatu du Aramaioko Udalak, eta proposamenak hilaren 22rako aurkeztu beharko dira udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora bidalita.
14 urtetik gorako edozein aramaiorrek hartu dezake parte, bakarka edo taldeka, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Hala, lanak originalak eta inoiz aurkeztu gabekoak izan beharko dira, eta ezin izango dute izan beste diseinu batzuen kopia partziala edo osoa.
150 euroko saria eskuratuko du irabazleak. Aramaioko Udalak aurreratu duenez, irabazlearen logoa San Martin jaietako zapietan agertzeaz gain, euskarri desberdinetan ere erabili ahal izango da.