Aramaioko Udalak San Martin jaietarako antolatu duen kartela lehiaketan haurren –15 urte arte– eta helduen –16 urtetik aurrera– kategoriak banatu ditu. Partaide bakoitzak gehienez ere bi kartel aurkeztu ahal izango ditu, eta lan guztiek orijinalak, aurretik argitaratu gabeak, izan beharko dute.
Teknika librea izango da eta kartelaren neurriak gehienez ere A3koa izan beharko du. Gainera, San Martin Jaiak 2025 eta Uztailak 4, 5, 6 eta 7 esaldiak jaso beharko ditu.
Apirilaren 16ra arte zabalik
Kartelak aurkezteko azken eguna apirilaren 16a izango da eta Udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikoan aurkeztu beharko dira.
Kategoria bakoitzean, sari bana egongo da: umeenean, 100 euro, eta helduenean, 200 euro.