Elkarrekin Aramaixo bizi eta ekofeminista eraikitzen lelopean dei egin dute talde feministak eta Iturzurik biharko, Martxoak 8, prestatu dituzten ekintzetan parte hartzera. 10:30ean, sormen tailerra izango da kultura etxean, aldarrikapenekin herria apaintzeko, eta, ordu berean, jubilatuen elkartean Zaintza eta harreman sareak eta Etxe-
bizitza aukerarik gabe, harremanik ez gaiei buruzko gosari-tertulia egingo dute. 12:30ean, iturri-poteoa egingo dute, herriko hainbat iturri bisitatzeko, eta, ondoren, ekitaldi nagusia plazan egingo dute. Bazkalostean, 17:00etatik aurrera, Sastiñan karaokea, musika eta dantza izango dituzte, eguna borobiltzeko.
Hemen ikusgai, Martxoaren 8rako prestatu duten bideoa.