Arratsaldean hasi dituzte Aratusteak Aramaion, frontoitik plazarako bidea jarraitu duen mozorro desfilearekin. Urtero bezala, izugarrizko mozorro ikuskizunak egin dituzte. Helduenen kasuan, lehenengo lekuan, Bakarneri egin dioten hileta geratu da. Bigarren postuan, Zetakek Navarra Arenan emandako ikuskizuna herriko plazan ekarri duen kuadrillak. Gaztetxoenek, bi ikuskizun eskaini dituzte, batzuk zoru-garbigailuz jantzita, eta besteak, aldiz, ETB22ko 'El Conquistador' programako zatitxo bat ekarri nahi izan dute Aramaiora. Ikuskizunean zehar hotza eramangarriago egin duen txokolate beroaz gozatu ahal izan dute, eta disko-festarekin borobildu dute eguna.
2025 mar 01 Aramaio
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.